MUSIKA

Ze Esatek! taldea Kubara doa

Honatx Ze Esatek! bandak lotu dituen hitzorduak Kuban: hilaren 28an Santa Clara hirian; 30ean Pinar Del Rion; eta 31n La Habanan. 2011 urteari dagokionez, urtarrilaren 8an eta 9an La Habanan izango dira berriro ere, Cafe Cantante-n eta Casa de al Musica-n, hain zuzen.

Trikizio, The Txortains, Skunk eta Harlax taldeetan ibilitako musikariek osatzen dute, besteak beste, Ze Esatek!. Hamar taldekideek hainbat estilo lantzen dituzte, tartean, ska, reggaea edo rocka, eta jai giroko doinu alaiak sortu. Bi gitarra, bi ahots, hiru haize instrumentu eta trikitia nahasten dituzte, eta orain arte taldearen izen bera duen diskoa plazaratu dute Baga Biga diskoetxearekin.

Ze Esatek! Taldeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button