IKUS-ENTZUN

Portugaleteko Zinema Express lehiaketa abian da

Dagoeneko zabalik da Zinema Express  film laburren lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea. Epemuga ekainaren 26an amaituko da. Aurten plazak mugatuak izango dira. Hortaz, behin inskribatzeko epea amaitu eta gero, antolatzaileak partaideekin jarriko dira harremanetan partaidetza ziurtatzeko. Izena emateko nahikoa da lehiaketaren webguneko formularioa betetzea.

Aurkeztuko diren lanek gehienez lau minutukoak izango dira, baina jaialdiaren egunean, ekainaren 29an, bertan filmatu beharko dira; alegia, express egindako filmak izango dira. Hala, hamar ordutan filmak filmatu eta editatu beharko dira.

Film guztien gai berdinaren inguruan ardaztuko dira. Gai hori antolatzaileek iragarriko dute lehiaketaren egunean. Era berean, filmak egiteko erabili beharko diren hiru lokalizazioak ere jakinaraziko dituzte.

Sariak ondokoak izango dira: film labur onenarentzat garaikurra eta 1.000 euro; bigarrenarentzat, garaikurra eta 800 euro; eta, azkenik, hirugarrenarentzat, garaikurra eta 600 euro.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button