LITERATURA

Beterriko Liburua saria Harkaitz Canorentzat

Etzi jasoko du Harkaitz Canok Beterriko Liburua saria Amasako kultur etxean, arratsaldeko 19:30ean, ospatuko den ekitaldian.

111 Akademiako kideek hala erabakita, Harkaitz Canok irabazi du 2011ko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena Twist eleberriarekin, eta idazle lasartearrek etzi, maiatzaren 10ean jasoko du saria.
Amasako kultur etxean ospatuko da sari-banaketa ekitaldia arratsaldeko 19:30ean, eta idazle sarituarekin batera bertan izango dira Amasa-Villabonako Udaleko, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, baita 111 Akademiako buru Eloi Egibar ere.

Harkaitz Canok Twist eleberriaren larruz enkoadernaturiko ale bat eta diploma bat jasoko ditu.

Duela gutxi ere jakinarazi zen Harkaitz Canoren Twist eleberriak irabazi duela Espainiako Kritikaren Saria euskarazko narratibaren arloan (Aritz Gorrotxategiren poesiaren arloan).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button