LITERATURA

Poemaz beteriko astea, Donostiako “Poesialdian”

Poesialdiaren, Donostiako Poesiaren Astearen bigarren edizioa da aurtengoa, eta gaur hasita, martxoaren 25era izango da Donostiako hainbat gune eta kultur etxetan. Poesiaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egin nahi du ekimen horrek.

Gaur, martxoaren 20an, abiatuko da Poesialdia, 19:00etatik aurrera Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren saria ematearekin. Balea Zuria argitaletxearekin batera antolatu den lehiaketa honek bete du Euskal Herrian zegoen hutsunea olerkari gazteei zuzendutako literatur sarien mailan, eta aurtengo edizio horretan, euskaraz 13 olerki liburu aurkeztu dira.

Martxoaren 21ean, eta Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, bi ekimen antolatu dira: Olerkiaren Txokoaren errezitaldia, eta Adam Zagajewski olerkariarekin topaketa bat. Zagajewskiri 2017an Letretako Asturiasko Printzesa saria eman zioten, eta aurten Literatura Kritiken sarirako izendatuta dago.

Martxoaren 22an, Jorge Pascual olerkari gazteak Las olas no tienen quien les escriba lanaren inguruan arituko da. Bestalde, Idurre Eskisabel idazleak Goseak janak azken laneko olerkiekin errezitaldia eskainiko du. 23an, Itziar Zubizarreta eta Taun Taun taldeak Lau Haizetara lana eskainiko dute txikienei poesia hurbiltzeko.

Azkenik, hilaren 25ean, 19:00etan, unibertsitateko campusean emanaldi berezi bat izango da Maddi Zubeldia idazle eta abeslariaren parte hartzearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button