BERTSOTAN

Julio Soto Nafarroako Bertsolari Txapelketako onena

Julio Sotok irabazi du Elizondoko Baztan pilotalekuan jokatu berri den 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala.

Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta, haren ondotik, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika sailkatu dira.

Txapeldunaren agurra:

Aitak zuri hitz egiten
pasatzen ditu egunak
egunero pizten dizu
kandela ama kuttunak.

Itsaso zurekin dago
dauden bezala lagunak
Idurre eta Gorriti
eta oilagorren lumak
guztiok elkartzen gaitu
zuganako maitasunak.

Alberto hartu itzazu
Besarkada bihotz dunak
Gutxi barru aurrez aurre
emango dizkizugunak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button