MUSIKA

Paul Ansell, Kim Lenz & The Jaguars, eta Devil Doll izango dira "Basterock Gauak" egitarauan

Otsailaren 25ean izango da Basterock Gauak egitarauaren lehendabiziko hitzordua. Egun horretan, Paul Ansell musikaria izango da Andoaingo auditorian. Ingalaterrako rockabilly eszenako artista garrantzitsuenetarikoa da. 90eko hamarkadan hasi zuen bere ibilbidea Blue Rythm Boys taldearekin. Hala ere, osperik handiena Number Line taldearekin erdietsi zuen. Scotty More, Elvis Presley gitarra jotzaile ohiarekin ere kolaboratu du.

Hurrengo hitzordua apirilean izango da, 16an hain zuzen. Egun horretan Kim Lenz, Los Angeles hiriko musikari ilegorriak joko du The Jaguars taldearen laguntzarekin. Emakume horren musika ere rockabilly doinu zaharrekin lotzen da. AEBetako Rolling Stone aldizkarian jaso dutenez, "Elvis emakume izan balitz, Kim Lenzen soinua izango zukeen".

Azkenik, maiatzaren 27an Devil Doll emakume estatubatuarra izango da oholtzan. Bere ikuskizunean kabareteko estetika askotariko musika estiloekin uztartzen du, besteak beste, swinga edo punka.

Aipaturiko hiru datez gain, ekainaren 18an Andoaingo Jaialdia egingo dute aurten ere. Hala, Nafarroako Plazan, Chris Casello, New Christs, Johnny Powers eta Sue Moreno bilduko dira, besteak beste.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button