LITERATURA

Patriarkatu kapitalistaren ezaugarri estrukturalak

Jule Goikoetxea, Lore Lujanbio, Zuriñe Rodriguez eta Estitxu Garai adituek Euskal Demokrazia Patriarkal (Elkar) izeneko lana argitaratu dute. Euskal Herriko patriarkatu neoliberalaren ezaugarri estrukturalak eta patriarkatu neoliberalak emakumeen eta gizonen ongizatean, boteretzean eta demokratizazioan dituen ondorioak erakusten ditu liburu honek.

Argitaletxeak bidalitako ohar interesgarrian honakoa irakurri dugu: “Euskal Herriko patriarkatu kapitalistaren ezaugarri estrukturalak Europako gainontzeko herrialdeen berberak dira. Arloka saiakera ezberdinak egin diren arren, ez dago patriarkatu kapitalistaren dimentsio ezberdinak eta haien ondorioak modu bateratuan ikertu dituen aurrekaririk, eta hori da liburu honen berrikuntza nagusia.
Euskal demokrazia patriarkala lau dimentsiotan aztertu dute: lan ordaindua, lan ez ordaindua, estatuaren ongizate erregimena eta espazio politiko-publikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) datuez gain, Nafarroako Foru Erkidegoko (NFE) eta Euskal Hirigune Elkargoko (Iparralde) zenbait datu ere bildu dituzte.
Patriarkatuaren birsortze mekanismoak aztertzen dira eta ondorioetako bat da emakume eta gizonen arteko desberdintasuna botere edo kapitalen arteko desberdintasuna dela, biolentzia ezberdinduak barne. Hau da, emakumeek gizonek baina biolentzia sinboliko eta material handiagoa jasateaz gain, gizonek baino lan gehiago egiten dute. Aldiz, haiek baino kapital ekonomiko, kultural, sozial eta sinboliko gutxiago dute. Agerian geratzen da ezinezkoa dela demokratizazioa despatriarkalizaziorik gabe, zeinak desmerkantilizazio eta desfamiliarizazio prozesuak behar dituen aldi berean. Azken hori nola egiten den jakiteko, proposamen zehatzak eta orokorrak jarri dituzte egileek mahai gainean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu