IKUS-ENTZUN

Park Chan–Wook zuzendariak inauguratuko du FANT

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren inaugurazio ekitaldian Park Chan–Wook zinegile korearra izango da. Old Boy edo Sympathy for Mr. Vengeance film ezagunen zuzendariak Hollywood-eko industriaren baitan filmatu duen estreinako lana aurkeztuko du Bilbon, Stoker.

Mia Wasikowska, Matthew Goode eta Nicole Kidman protagonista dituen filma maiatzaren 3an proiektatuko da Alondegian, 20:00etan. Emanaldia aurre-estreinaldia izango da. Izan ere, filma maiatzaren 10etik izango da areto guztietan.

Familia amerikar misteriotsu eta bakarti baten inguruko thriller ilun eta asaldatzailea da Stoker. Izenburuak berak ere deabruaren aipamen metaforikoa iradokitzen du; izan ere, Bram Stoker Dracula eleberriaren egilearen izena aipatzen du.

Hala, India Stockerrek aita galduko du auto istripu batean, eta horixe izango da filmaren abiapuntua. Hondatuta, hiletan Charlie Stocker osaba misteriotsua ezagutuko du. Alabak eta amak osabaren presentzia artegagarria pairatu beharko dute. Izan ere, osaba seduktore eta anbiguoak iloba gaztea erakarriko du.

Zuzendari hegokorearri dagokionez, zinemagintzak eman duen zuzendari eta gidoilari originaletakoa da. Ekoizlea eta kritikari ohia ere bada. Bere lan garrantzitsuenak eta ezagunenak Mendekuaren trilogia da: Sympathy for Mr. Vengeance, Oldboy eta Lady vengeance. Joint security area eta Thirst ere lan aipagarriak dira. Park Chan–Wook-en lanak deserosoak dira ikuslearentzat, odola eta sufrimendu fisikoa bere filmetan sarritan agertzen diren elementuak dira. Gidoiak ere asko eta ondo  lantzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button