BERTSOTAN

Jone Uria da BBTko lehenengo finalista

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoan Eneko Abasolo, Jone Uria, Joseba Barandiaran, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Txaber Altube bildu ziren Markina-Xemeingo Uni frontoian. Guztietarik Jone Uriak lortu ditu puntu gehien, eta ondorioz abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du. Besteak puntuazioen zain geratuko dira.

Horrela geratu ziren puntuazioak: Jone Uria Albizuri 514,5; Nerea Ibarzabal Salegi 482; Eneko Abasolo Txabarri Abarkas 478,5; Oihana Bartra Arenas 476; Txaber Altube Sarrionandia 450,5; eta Joseba Barandiaran Andueza 396,5.

Datorren asteburuan Basaurin jokatuko da finalaurrekoa, Artunduaga kiroldegian, 17:30ean. Aitor Bizkarra, Beñat Ugartetxea, Imanol Uria, Joseba Artza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia neurtuko dira bertsoka.

Informazio gehiago: BBT 16

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button