MUSIKA

Osso bikoteak “Paraxuta” diskoa aurkeztu du

Lekter (Kokein, Cobra…) eta Serge (Eraso!) musikariek osatzen dute Osso bikotea, eta gaur goizean, Paraxuta euren estreinako lana aurkeztu dute, Donostian.

Potentzia handiko rock eztanda haizatzen du Paraxuta lanak, Queens of Stone Age eta antzeko talde gogor, baina melodikoen antzera.

Promomusikaren arabera, “hamar kantuetan, musika pasarte desberdinak entzun daitezke. Erritmo aldaketa handia dago kantutik kantura, baino badago kantu guztiak lotzen dituen hari fin bat, paraxuta lotzen duen soka bakoitza bailiran”.

Horrekin batera, Promomusikak ahotsak nabarmendu ditu. “Ahotsetan topa daitezke disko honetako berrikuntza nagusiak”. Batzuetan, bakarrik, beste batzuetan batera, eskarmentu handiko bi musikarien ahotsak sendo nahasten eta bikoizten dira.

Diskoa 2014ko urria eta azaroa bitarte grabatu zuten Elektrika Grabaketak eta REC Grabaketa Estudioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button