BERTSOTAN

BBK Sariketaren lehenengo finalaurrekoa

Atzo aurreratzen genuenez, gaur, Arratzuko Barrutialde BHI Institutuan, XXIV. Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren lehenengo finalaurrekoa jokatu da. Bertan Busturialdeko eta Durangaldeko taldeak bildu dira eta irabazlea Busturialdeko taldea izan da. Horrek esan nahi du, martxoaren 18an, Bilbon jokatuko den finalerako sailkatu dela.

Martxoaren 8an, Zallako Zine antzokian,  Uribe Kosta eta Hego Uribe taldeak arituko dira aurrez aurre, eta  bertan erabakiko da bigarren finalaurrekoan zein izango den bigarren talde finalista.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button