MUSIKA

Donostiako Jazzaldiari buruzko filma proiektatuko da Zinemaldian

Donostiako Jazzaldiaren 50 urteko historia biltzen duen dokumentala gaur eta bihar aurkeztuko da Zinemaldian. Gaurko emanaldia Principe zinemako 9. aretoan izango da, 20:45ean, eta biharkoa, berriz, zine bereko 2. aretoan, 18:30ean.

Morgancrea-k egin du dokumentala eta koprodukzioko partaide dira TVE, Euskal Telebista eta Donostia Kultura; Carlos Rodríguez izan da gidoilari eta zuzendaria.

Donostiako Jazzaldiaren arabera, “Dokumentala egiteko, berrogeita hamar elkarrizketa baino gehiago egin dira musikari, sustatzaile, kazetari, kolaboratzaile eta jarraitzaileekin eta, kasu askotan, argitaratu gabe zeuden artxibo grafikoak eta ikus-entzunezkoak berreskuratu dira”.

Hala, filmean makina bat musikariren adierazpenak jasotzen dira:  Chick Corea, Bobby McFerrin eta Stanley Clarke edo Iñaki Salvador, Gonzalo Tejada, Mikel Azpiroz, eta Makala.

Informazio gehiago: sansebastianfestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button