MUSIKA

Show Business rock taldeak disko berria kaleratu du

Pozoindutako Hitzak rock gogorra jotzen duen talde honen bigarren diskoa da. Izan ere, 2008. urtean bere lehenengo diskoa atera zuten Eter del demonio izenarekin. Azken hau taldeak berak ekoiztu zituen hamar abestiz konposatua zegoen.

Aurrekoak izan zuen arrakasta dela eta, 2009. urteko abenduan disko berria grabatzen hasi ziren Oñatiko Musika Eskolako lokaletan. 12 kantu biltzen ditu hainbat kolaborazioekin, tartean, Aitxibar Pontenkimen ahotsa Bruce Lee abestian, edo Sara eta Ione Biainen eztarriak Zauriak sendatzen kantuan.

 

 

Oraingoan gainera, disko berria kaleratu ez ezik, Goldie izeneko abestiaren bideo-klipa ere egiten dute Aitor Perosterena eta Kepa Aranbururen irudiekin.

Promomusikak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button