ESZENA

“Zeharkaldia-Zirkuko Pirinioak” proiektuak baditu artistak

Zeharkaldia-Zirkuko Pirinioak lankidetza-proiekturak 20 artistak aukeratu ditu. Programaren barruko bitartekaritza-laborategia Bilbon egingo da martxoaren 15etik 19ra.

Pirinioetako mugaz gaindiko eskualdeetan zirku garaikidea sortzea eta zabaltzea da helburua, bai eta artisten premia larriei erantzutea, eta esperimentazioa eta beste ekintza-eredu batzuk sustatzea, Zeharkaldia-Zirkuko Pirinioak proiektu europarraren esparruan.

Deialdira Pirinioetako bi aldeetako 27 proposamen aurkeztu dira, Toulouseko, Haute Garoneko, Gironako, Bartzelonako, Zaragozako edo Bilboko konpainia edo artisten proposamenekin. Aditu talde batek 20 hautatu ditu, eta horiek Bilboko hiru talderekin lan egingo dute martxoaren 15etik 19ra: Bilboko Korala Elkartearen Gazte Koralarekin; NEVIPEN Ijitoen gutxiengo etnikoa sustatzeko eta gizarte komunean parte hartzeko elkartearekin; eta ADEMBI – Esklerosi Anizkoitza pairatzen duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko elkartearekin. Lana, Rekalde Aretoko erakusketa gunean garatuko da.

Tartean, euskal konpainiek zuzendutako bi proiektu badaude, Hortzmuga Teatroa eta Cía La Pez, eta horiez gain beste 6 euskal artista ere parte hartuko dute, hala nola Mikel Pikaza, Saioa Iribarren, Amaia Vicente, Endika Salazar, Aratxo Angulo edo Gloria Peon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button