MUSIKA

"Izenbururik gabe" Oier I.A.-ren eskutik

Aspalditik da ezaguna Nontzeberrin Oier. Kolaborazio asko egin ditu gure orrian eta elkarrizketa luzea batean, aspaldian, bere lanaren gakoak eman zizkigun: "Iluna behintzat bada nire musika, hori seguru esan dezaket, beraz nahasteko beldurrik gabe esan dezaket dark edo dark beats dela. Industrial eragin nabarmena ere badu zenbait kantutan, beraz industrial dela ere esan dezaket. Hortik aurrera bakoitzak modu desberdinera definitu du, eta denetik entzun dut: Minimal, dub, dark trip-hop, ambient erritmikoa, chill out…bakoitzak definitu dezala nahi duen bezala, nik dark beats eta industrial dela esaten dut orain beti."
Handik hona, denboraren poderioz bere lana garatuagoa izango da eta seguruenik bestelako bideetatik hasi da urratsak ematen.

Berriki Nadia Barkate eta Marion Cruzaren Red River / Rio Tinto ikus-entzunezkoarentzako soinu banda osatu du eta Loty Negartirekin batera Hotsune enea ene! ene! unea hotsunene? eta Tiempo de dar kontzertu instalazioak egin ditu.

Izenbururik gabe (ixi label, 2010) lanean aurreko beste zenbait lanen ildo minimalistatik jarraitu du, konposizioari dagokionez sinplea baina tinbrikoki konplexutasun handiko pieza luzea osatuz. Aurkezpen ekitaldi honetan piezaren entzunaldia egingo da, ondotik elkarrizketari ateak irekitzeko, entzuleek lanari buruzko galderak egin edo egileari bere lan metodoari buruz galdetu ahal izateko.

Artelekuk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button