MUSIKA

“Baluarte Rock”, Hondarribiko taldeen jaialdia

Ostegunean, uztailak 18, hasiko da Baluarte Rock kontzertu sorta Hondarribin. Psylocibe elkarteak antolatua, jaialdiak Gipuzkoako kostaldeko udalerri horretako rock taldeen emanaldiak bilduko ditu herriko hainbat txokotan. Orotara bost emanaldi izango dira.

Lehenengo kontzertuan, hilak 18, Mendeku eta Sfintters taldeek joko dute Erreginaren Baluartean. Hil honetan ere beste hitzordu bat izango da: 25ean, Alambrada eta Beti Gugan, apezpiku Plazan.

Abuztuan hiru kontzertu izango dira: 1ean, Naun eta Kausa Perdida Santiago Kalean; 8an, Luz de Putas eta Patxuko Nice Kasino Zaharrean; eta, azkenik, 15ean, Imago 4 eta Tripimonsterrs Gipuzkoa Plazan. Kontzertu guztiak 19:00etan hasiko dira.

Bestalde, Psylocibe elkarteak 20. urteurrena beteko du aurten. Hori dela eta, kontzertu interesgarria ondu du abuztuaren 24an Zumardian. Agertokian Atom Rhuma, Guadalupe Plata eta Willis Drummond izango dira.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button