MUSIKA

Kauta “Agerre” diskoarekin itzuli da

Bost urtez isilik egin ondoren, Kauta banda errepidean da berriro ere. Itzulera horretarako, gainera, Agerre (Baga Biga) laugarren diskoa grabatu du, bosgarren lan hori iragan astean aurkeztu zuen hirukote andoaindarrak. Hirukoteak gitarra distortsionatuek bultzatutako pop-rock melodikoan bustitako lana sendoa argitaratu du.

Diskoa berrian 11 kantu bildu dituzte, eta Andoaingo Garate estudioetan grabatu, Kaki Arkarazi teknikariaren gidaritzapean. “Kaki Arkarazoren papera garrantzitsua izan da diskoan. Hasi ginenetik elkarlana osoa izan da, eta Kaki duen esperientzia diskoan islatuta geratu da. Analogikoan grabatzera animatu gaitu, eta oso esperientzia interesgarria izan da guretzat”. Hala, instrumentuen grabazioa esentziara eraman dutela nabarmendu dute: “artisauen modura”.

Kolaborazioei dagokienez, Txus Aranburuk teklatuak eta sintetizadoreak grabatu ditu, Juanan Diez eta Javi Perezek haize atala osatu dute, eta Mina eta memoria abestian Shala Nayem Ali, Sid-Brahim Abdalahi Hafed eta Brahim Otman Saharako umeek abestu dute.
Halaber, azpimarragarria da oso Jon Juarez diseinatzailearen lana, zeinak ilustrazio bikainekin jantzi duen lan berri hau.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button