MUSIKA

Asier taldeak joko du gaur Victoria Eugenia Club-ean

Talde honek 2007ko azken hilabeteetan eman zituen bere lehenengo pausoak, Asier Musikenen Konposaketa ikasketak amaitzen ari zela. Musika konposatzen hasi eta 2008ko udan grabatu zuen lehen maketa.

Maketa Musikenen ikasitako jazz eta klasikoko musikari batzuen artean mugitzen hasi zen. Musikari horiexek Asierri gehitu zitzaizkion eta 2009ko abuztuan elkarrekin entseatzen hasi ziren.
Talde honetako kideek beste hainbat taldetan jotzen dutenez, entseatzeko modu xelebrea dute. Asierrek partiturak bidaltzen dizkio kide bakoitzari euren kasa prestatu dezaten eta, ondoren, hilabetero elkartzen dira denek batera entseatzeko.

Donostia Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button