MUSIKA

Lee Perk rock’n’roll taldeak lan berria plazaratu du

Alfredo Niharra musikari getxotarrak zuzendutako Lee Perk taldeak All In izenburuko disko berria kaleratu du Bilboko Hanky Panky diskoetxearen bidez. Niharra ahotsaz eta gitarraz arduratu da, eta Nacho Beltran (Atom Rhumba) eta Juan López (Los Santos, Los Impecables) bateriaz eta baxuaz, hurrenez hurren.

Diskoak 11 kantu biltze ditu, ingelesez eta gaztelaniaz, Niharrak idatzitako bederatzi kantu eta Buddy Holly eta Tony Sheridan artisten bi bertsio. Kantuetan pop, country eta rockabilly estiloak biltzen dira. Horretaz gainera bestelako zertzeladak ere jasotzen dira: psikodelia pittin bat, beat bizi edo folk elektrikoa.

Niharra, izan ere, eskarmentu handiko musikaria da, eta askotariko taldeetan jotzen du, tartean, Tulsa eta The Fakeband. Halere, bete egitasmo pertsonal honetan rock’n’roll artista klasikoen eraginak dira nagusi, Eddie Cochran, Roy Orbison, Ray Davies eta Buddy Holly, besteak beste.

Rio Rojo blogeko arduradun Josetxoren arabera, “Alfredo Niharraz eta Lee Perk taldeaz hitz egiterakoan, berdin zaigu bere une historikoa, era leku geografikoa, garrantzitsuena bere kantuak baitira. Baina hemen eta ondoan daukagunez, jakin dezagun gozatzen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button