LITERATURA

Odola, musua eta gatza

Horrelako tituluak plazaratu ditu Irati Jimenez idazleak Txalaparta argitaletxearekin. Bere hitzetan, “Modu bat baino gehiago dago munduari begiratzeko, baita hitzei begiratzeko ere. Geldi geratzen bagara, haiek ere geldi geratzen dira. Baina hitzaren barruan sartu eta begirada zabaltzen badugu, orduan kaleidoskopio bihurtzen dira, errealitatea mila koloretan erakusteko. Ariketa hori egin nuen duela urte batzuk Nabarra aldizkarirako eta orduko lanaren emaitza zabalduta eta osatuta dator orain. Ez dezagun ahaztu berbaz beteriko munduan bizitzeaz gain, munduz beteriko berben artean ere bizi garela”.

Hiru lanen  gaineko iradokizunak, ondoko lerrotan ederki azaldurik datoz:
Odola: Bost litrok ematen digute bizitza eta, gurea gorria bada ere, munduan badago berea urdina duen animaliarik. Galtzen dugunean, herio arriskua izaten dugu, baina galera horrek senidetzen gaitu, beste ezerk baino gehiago. Elikagaiak zein gaixotasunak garraiatzen ditu eta heretiko batek aspaldi esan zuen gizakion arima bertan zegoela. Sukarrak berotzen duenean hotzikara eragiten digu, banpirismoaren mitoak sortzen duenaren antzekoa. Datozen orrialdeotan odola dakargu, hitzez hitz, tantaz tanta.
Musua: Maitaleen keinurik sinpleena da eta goxoenetakoa. Baina maitaleek ez ezik, lagunek ere erabiltzen dute eta traizioa ere adierazi dezake edo errespetua edo Jainkoari zaion leialtasuna. Ez da kirol jarduera bat, baina ia ehun eta berrogeita hamar gihar mugitzea eskatzen du. Gaixotasun batek haren izena darama baina osasunerako onurak ditu kalteak baino gehiago. Loti ederrak eta Edurne Zurik behar-beharrezkoa zuten, gu guztiok bezala, errutinaren loalditik esnatzeko.
Gatza: Ozeanoetan dago ugari baina baita geure negarrean ere. Deabruaren kontra balio omen du eta nerbio bulkadak transmititzeko ere bai. Himalayatik datorrena gutizia bihurtu da baina ez da batere merkea. Bere ustiapenak paisaia ezin ederragoak utzi dizkigu Euskal Herrian eta kontserbatzaile gisa izan duen garrantziak munduaren historia aldatu du. Antzina, erromatar soldaduen soldata ordaintzeko erabiltzen zuten eta egun, edozein sukaldetan aurkitu dezakegu arroka, altxor eta kontserbatzaile miragarri hau: gatza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu