ARTEA

Komisariotzari buruzko Nazioarteko Sinposioaren deialdia

Gaur hasita, uztailaren 6 eta 7an, Bulegoa z/b ekimenak komisariotzako ikastaro bat jarriko du abian, zenbait bilera eginez. Bilera bakoitzak bi saio izango ditu, eta pertsona bat izango du gidari, komisariotza hitzaz hausnartzeko. Lehenengo bilera Peio Aguirrek gidatuko du. Abiapuntua honako izango da: Zer esan nahi du komisariatzeak? Arlo desberdinetan jarduteko sentsibilitate eta forma desberdinik daude terminoaren azpian? Hitz egin daiteke komisariotzaz erakusketak egiteko zentzu zehatzean?  Eta zentzu hedatuan?

Honetaz gain, Bulegoa z/b ekimenak eta Azkuna Zentroak Erakusketaren saioa (1977-2017) Komisariotzari buruzko Nazioarteko Sinposioa antolatuko dute irailaren 21ean, 22an eta 23an. Erakusketaren saioa (1977-2017) proiektua 2016an jarri zen abian, hitzaurre batekin, eta hiru urtez luzatuko da, nazioarteko hainbat bileratan. Proiektuaren bidez, 1977. eta 2017. urteen artean izandako erakusketa zehatz batzuk aztertu, eta saiakeraren ideiarekin duten harremana ikertu nahi da.
Lehen bilerak 1977-1987 hamarkada izango du ardatz, eta  irailean egingo da. “Denboraldi horri buruzko begirada desberdinak jarriko ditu harremanetan, orainalditik abiatuta, eta garai hartako testuinguru politikoa, kulturala eta soziala aintzat hartuta; eta artearekin eta erakusketaren ideiarekin duten harremana aztertuko du”.
Bertan, Tamara Díaz Bringas, Bojana Kunst, Dora García, Carles Guerra, Franco Berardi Bifo eta Adrian Heathfield adituek hitzaldiak egingo dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button