LITERATURA

Kaliforniako euskaldunak

Gaur, otsailaren 9an, Donostiako udal liburutegi zaharreko Sotoan Noticias de California.Los vascos en la época de la exploración y colonización de California (1533-1848) (Pamiela) liburuaren aurkezpena egin dute Asun Garikano egileak eta Koro Navarro itzultzaileak.

Asun Garikanok duela urte batzuk Kaliforniakoak (1533-1848) liburua plazaratu  zuen, herrialde horretan euskaldunek izan duten presentzia eta eraginaren inguruan ardazturik. Lehenago ere Far Westeko Euskal Herria izenekoa argitaraturik zuen. Aurrekoan Joseba Sarrionandiaren hitzek zabaltzen zuten liburua esanez, nolazpait,  Kalifornia Euskal Herriaren probintzia bat dela, aspalditik Euskal Herria ere Estatu Batuetako parte bat dela.

Lan honekin hala demostratu nahi izan du, izan ere bertan euskaldun askoren itzala nabarmendu da, eta ez bakarrik toki askotan topatzen diren euskal izenekin. Pertsonaia asko izan ziren han, hala nola, Juan de Ugarte, Juan Bautista Anza, José Joaquín Arrillaga, Diego de Borica, Pablo Vicente Solá edo Pablo José de Mugártegui.

Bertan bizi izan zirenekiko lehen kontaktuei buruzko datu dezente ere badatoz, lan hori erabat interesgarri bilakatzen dutenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button