BERTSOTAN

Gai-jartzaile Eskola urrian

Bertsozale Elkartea jakinarazi duenez, Gai-jartzaile Eskola urrian abiatuko da, eta izen-ematea ekainean ireki eta irailean itxiko da.

Hiru helburu nagusi ditu Gai-jartzaile Eskolak: gai-jartzaile lana eta ofizioa prestigiatzea, gai-jartzaileak trebatzea eta gaien inguruko gogoeta bideratzea. Josu Goikoetxea izango da zuzendaria eta datorren ikasturtean hilero bilduko da taldea. Hitzaldi tematikoak eta ariketak tartekatuko dira.

Urritik maiatzera bederatzi eskola egun izango ditu Gai-jartzaile Eskolak. Teoria eta praktika saioak tartekatuko dira eta eztabaida foroak, tailerrak, ariketa praktikoak eta ikustaldiak egingo dira.
Saioak hileko lehen larunbat goizetan izango dira salbuespenak salbuespen, gehienak Amasa-Villabonan. Senperen, Iruñean, Gasteizen eta Durangon ere izango da saio bana.

Ekimen honen inguruko interesa duen orok, helbide honetan eskura dezake informazio gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button