MUSIKA

Capsularen hiru disko berrargitaratuko ditu Gaztelupeko Hotsakek

Aspalditik egoitza Bilbon duen Capsula rock talde argentinarrak hiru disko berrargitaratuko ditu CD eta LP formatuan Gaztelupeko Hotsak zigiluaren laguntzarekin: Sublime (1999); Yudoka (2000), eta Capsula (2002).

Berrargitalpenok maiatzaren erdialdera plazaratuko dituzte, diseinu berriarekin jantzita; grabazioen masterizazio berriaz Angel Katarain arduratu da.

Horretaz gainera, hirukoteak zuzenean egin zuen David Bowieren The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars diskoaren egokitzapen pertsonala ere estudiora eraman du. Hala, AEBetan izan direla baliatuta, lan hori grabatu dute New York hiriko Water Music estudioetan John Agnello teknikari ezagunaren gidaritzapean. Grabazioan hainbat musikariren laguntza izan dute.

Diskoa CD eta binilo euskarrietan kaleratuko dute, eta material osagarria bilduko duen DVDa ere ekarriko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button