BERTSOTAN

Saio dezente, gaur berton

Asteburuari begira, hitzordu asko daude bertsolaritzaz gozatzeko. Gaur berton, saio andana dago txoko askotan.

Bergaran, haur eta gazteentzako Bertsolharitza ikuskizuna egongo da, Errotalde parkean, 18:30ean. Legazpin, Agorreko Santikutzak dira, eta hor, 20:00etan, Odei Barroso eta Alaia Martin bilduko dira. Errezilera, Unai Agirre eta Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II joango dira. Legution,  Jon Maia eta Oihane Perea arituko dira. Urdulizen, triki-txalaparta-bertso poteoa egingo dute Txiberri Tabernan hasita. Hor, Malen Amenabar, Aitor Esteban eta Nerea Ibarzabal elkartuko dira. Arrasaten, Bi bala ikuskizuna egingo dute Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga, Xabier Etxeberria eta Julen Goikoetxea.                Getxon, Azken Guda bertso-afaria egongo da eta Sustrai Colina, Arkaitz Estiballes, Arrate Illaro eta Jone Uria Albizuri bertsoka egongo dira.  

Biharkoan, Lemoan, bertso-bazkaria egingo dute Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiorekin. Azkenik, Ordizian, Ez gara Palestinaz ari ikuskizuna egingo dute, 22:00etan, Ander Lizarralde, Unai Muñoa, Aitor Atxega eta Imanol Kamiok.

Agenda oso hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button