BERTSOTAN

Naturarekin bat eginez eta gainera bertsotan

Donibane Lohizuneko Paul Jovet lorategian edota baratzean, bihar, irailak 15, arratsaldeko 17:00etan, bertsoak entzungo dira.

Hala, Euskal kultur erakundeak eta Donibane Lohizuneko Paul Jovet baratze botanikoak bertsolaritza hobeto ezagutarazteko animazio berezia antolatu dute, eta bertan, Sustrai Colina eta Odei Barroso bertsolariak arituko dira kantuka eta kontuka.

Hasieran, bertsolariok bertsolaritzaren historiaz mintzatuko dira eta honen ostean,  lorategi botanikoan barna abiatuko dira eta bertsotan eskainiko dute ibilaldi poetiko berezia.

Gogoratu, bihar Donibane Lohizunen, bertsoak eta natura.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button