BESTELAKOAK

Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia

BreakOnStage 2013 Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdiak programazio aurrerapena zabaldu du honezkero. Hamabigarren edizioa Bilbao Arena, Miribillan, ospatuko da apirilaren 20an, 20:00etatik aurrera. Mota honetako Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa da.

Aurtengo edizioan, lehiaketa eta urteroko ekintzez gain, ondoko alorreko espezialistak bilduko dira: breakdance, popping, BMX (bizikletarekin akrobazioak), arte urbanoa, mapping 3D, video-jockey, beatbox, Dj… Europako hainbat herrialdetik (Suedia, Frantzia, Espainia, Italia, Ingalaterra eta Euskal Herria besteak beste) etorritako taldeak arituko dira.

Bartzelonatik, BR2_Brodas konpainia dator; Marseillatik dantza urbanoa jorratzen duen Duo Phorm; Zaragozatik Funklanders taldekoek bizikletarekin akrobazioak egingo dituzte; De Klan breakdance talde italiarrak ere parate hartuko du eta gainera CPV, El Club de los Poetas Violentos, espainiar rap talde mitikoak kontzertua eskainiko du.

BreakOnStsage 2013 jaialdia  Bilboko hainbat espazioetara zabalduko da aurten, BBK aretora eta Bilbao Arena inguruko parkera. 



Informazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu