MUSIKA

Lenoir Gang, Enkore eta Sonic Trash, Arrasateko “Kooltur ostegunak” egitarauan

Arrasateko gaztetxeak Kooltur ostegunak musika-zikloaren egitarau berri bat hartuko du hil honetan. Guztira, hiru kontzertu egingo dira.

Bada, ostegunean, hilak 14, Joseba B. Lenoir Gang bandak joko du. Joseba Baleztena edo Joseba B Lenoir (gitarrak eta ahots nagusia) buru duen egitasmoa da Joseba B. Lenoir Gang. Berako musikariarekin batera, hauexek aritzen dira agertokian: Felix Buff (bateria) eta Xan Bidegain (baxua eta perkusioa), eta Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza (gitarra elektriko eta akustikoak, ahotsak eta perkusioa) eta Ander Mujika (gitarra eta ahotsak). Iazko martxoan abiatu zuen proiektua Josebak, eta harrezkeroztik, jo eta su ari da banda zuzenekoetan, oraindik diskorik argitaratu ez duten arren.

Hilaren 21ean, halaber, Enkorek joko du. Bizkaitarrek iragan abenduan, haien hirugarren lan homonimoa argitaratu zuten. Xabi abeslariaren hitzetan, “Enkoreren arima biltzen duena; egin dugun lanik onena baita, eta topikotzat har daitekeen arren oso pozik lotu gara emaitzarekin”. Bertan taldearen arima gordetzen bada ere, argi dago lan berri honetan esperimentazioaren bidetik jo dutela.

Azkenik, hilaren 28an, Sonic Trash laukoteak joko du. Bilbotarrek Látigo izenburuko lana aurkeztuko dute. Oraintsu, lan horretako kantu baten klip berria zabaldu dute, El Caminante.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button