MUSIKA

Mundaka Festibalaren bigarren edizioa

Jaialdiaren bigarren edizioa uztailaren 28, 29 eta 30ean egingo da Santa Katalina aldean. Atzo aurkeztu zuten ekimena.

Antolatzaileen hitzetan, “Mundaka Festival, bertako zein nazioarteko eszena musikalaren eta gastronomiaren onena inguru paregabean ezkontzen duen jaialdi bat da. Gertakizun gozoa, hurbila, desberdina, jasangarria, berdea… liluragarria, Urdaibai Biosfera Erreserbaren aparteko inguruan. Jardunaldi musikal nagusiak Santa Katalinan izan arren,  jaialdiak esparrua zeharkatuko du, kaleak eta Urdaibaiko txoko desberdinak zenbait jarduerez betetzeko”.

Aurten musika eleganteak osatuko du kartela, eta aukera paregabea izango da talde handiak hurbiletik entzuteko: The Waterboys, Danko Jones, Berri Txarrak, St. Paul & The Broken Bones, Nik West, The Sheepdogs, Los Enemigos, Sunset Sons, Aurora & The Betrayers, Capsula, The Inspector Cluzo, Mamba Beat, Highlights, Kometa, Indigos, Mocker´s, eta hainbat Dj.

Gastronomia ere izango da jaialdiaren beste zutabe bat, eta hala, euskal produktuen dastatze edota gastronomia-tailerrak antolatuko dira.

Zer, noiz eta non jakin nahi baduzue, jaialdiaren webgunea bisitatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button