IKUS-ENTZUN

“80 egunean” filma Europan ikusgai

Iparraldean eta Frantzia Estatuko 25 zinema aretotan estreinatu da 80 egunean, euskarazko jatorrizko bertsioan eta frantses azpitituluekin. Filma ibilbide nabarmena egiten ari da nazioartean azken bi urteetan. Izan ere, 100 jaialditan parte hartu du eta 30 sari jaso ditu.

Hala, Frantziako Epicentre banatzaileak, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinegileek zuzenduriko filmaren aldeko apustu sendoa egin du, filma Frantziako hiri nagusietan proiektatzen ari baita.

Frantzian euskaraz estreinatzen den estreinako filma da eta aretoetan proiektatu ostean, DVD formatuan plazaratuko du Epicentre banatzaileak.
80 egunean aurretik Norvegian eta Polonian ere ikusi ahal izan da, eta laster Suedian izango da ikusgai.

Diogun bezala, egun hauetan Biarritzen, Donibanen eta Baionan ikusgai duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button