MUSIKA

Inoren Ero Ni, Borrokan eta Nonguayaz, Errenterian

OarsoMusika kolektiboak musika egitarau oparoa ondu du udazkenerako, Niessen aretoan. Hala, larunbatean, azaroak 16,  Inoren Ero Ni, Borrokan eta Nonguayaz taldeek joko dute Zintzilik irratiaren urteurren harira.

Inoren Ero Ni talde ezaguna da, BAP!, Teen Dogs, Lobo Electrico, Purr, Anari eta bestelako taldeetan aritutako edo oraindik aritzen diren musikariek osatua; Fregoli da, euren azken lana.

Berako Borrokan taldea, berriz, oraintsu bueltatu da agertokietara, hirugarren lana argitaratuko baitu, laster; 2007koa da euren azken lan bikaina, Hitzez ulertu ezin dena omendu nahi nuke. Taldea honako musikariek osatzen dute: Mikel Lertxundi, bateria; Joseba Lertxundi, ahotsa; Iñaki Iratzoki, gitarra; Ibai Gogortza, Gitarra, saxoa eta ahotsa; eta, Iñigo Telletxea, baxua. Azkenik, Nonguayaz, Oiartzungo funk banda da.

Beste hiru kontzertu prestatu dituzte abendura bitarte: Azaroaren 19an, Alemaniako Samsara Blues Experiment; azaroaren 30ean,

Adrenalized eta The Holly Buttons; eta, azkenik, abenduaren 5ean, Napoka Iria eta John Berkhout.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button