MUSIKA

“Nola?”, Fermin Muguruzaren proiektu berria

Fermin Muguruzak disko (CD) eta dokumental (DVD) berriak bilduko ditu Nola? egitasmoan; hots, AEBetako New Orleans hiriko musikariekin hiri horretan grabatutako diskoa eta dokumentala.

Diskoan bere ibilbideko hamar doinu bildu ditu, baina New Orleans hiriko musikariek emandako kutsuarekin: jazz, swing, rhythm & blues…

Horrekin batera, Katrina urakanak hirian eta bertako musikariengan eragindako kalteak jaso ditu, hondamena gertatu eta hamar urtera.

Diskoaren harira, Muguruzak New Orleanseko Preservation Hall Jazz Band taldearekin grabatu du, zeinak Lenny Kravitz, Mos Def edo Tim Robbins-ekin lan egin duen. Musikaria eta banda Jonatahn Freilich ekoizlearen zuzendaritzapean aritu dira.

Diskoa abenduaren 3an izango da eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button