IKUS-ENTZUN

Nafarroako Punto de Vista Zinema, datorren astetik aurrera

Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren X. edizioa  datorren astean abiatuko da, otsailaren 8tik 14ra.

Punto de Vista Jaialdian 1.378 pelikula erregistratu dira, dokumental luzeak eta laburrak; eta kopuru horrek jaialdiko historiako marka hautsi du. Aurkeztutako pelikulak 86 herrialdetatik etorri dira. Espainiatik 180 lan, gero  Frantziatik 123 pelikula, Estatu Batuetatik (81), Argentinatik (61), Alemaniatik (58), Mexikotik (43), Italiatik (40), Brasildik (39), Poloniatik (37) eta Belgikatik (28).

Hamargarren urteurrena ospatzeko, Punto de Vista jaialdian denboraren kontzeptua tratatuko da atzera begirako tematikoari esker. Horretarako ere Jean-Daniel Pollet zinegile frantsesaren ziklo bat programatu da.

Beste aldetik, Punto de Vista Jaialdiak Michael Snow zinegile kanadar handia gonbidatu du.  La Région Centrale lana ikusi ahalko da; Michael Snow, Iruñean izango da filma aurkezten eta masterclass bat ematen.

Gainera, Chez les Basques berriro izango da Punto de Vistan, Iparraldeko artzainei eskainitako saio berriarekin.

Egunetako programazioa guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button