IKUS-ENTZUN

Ivan Zuluetaren zinemagintza bihar protagonista Donostian

Donostiako Kresala Zineklubean, bihar, 19:30ean, emanaldi berezi bat osatu dute joan abenduan hil zen Ivan Zuluetaren zinemagintza oroitzeko eta bere figura omentzeko.
Leo es pardo (1976) film laburra izango da ikusiko den bere lanetarikoa bat eta honen ostean, bere bigarren eta azken film luzea pantailaratuko da: Arrebato (1979).

Arrebato filmak uhara luze bat ekarri zuen ondorengo zinemagintzan eta eragin zuzena izan zuen geroko belaunaldien modernitatean. Film hau, esaten den bezala, kultoko filma bihurtu da zinemazale amorratuen artean.

Gogoratu, Kresala Zineklubean, bihar, 19:30ean, Ivan Zulueta.

Kresala Zineklubak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button