MUSIKA

Skaff Links eta Luz de Putas ska taldeek Euskal Herria Tourra egingo dute

Skaff Links taldeak 2000.urtean hasi zen Tokion. Nahiz eta ska musika jo, ska punk japoniarraren, jazzaren, bossa novaren eta funkaren erritmoak ere nahasten ditu. Baina batez ere musika japoniarra da haien influentzia nagusia.

Zuzeneko kontzertuengatik famatuak egin dira eta musika alde askorekin jo dute, hala nola, The Aggrolites, Skarface, Bnuts edo Rollings.


Luz de Putas
Hondarribian sortutako taldea da. Ska musika lantzen duten bederatzi lagun dira eta bakoitzak bere estilo ekarpen propioa egiten du (klasikoa, Funka, rocka…). Zuzenekoak jai giro ederra sortzen dute eszenatokian indartsu izaten baitira.

Maiatzaren 8a arte iraungo du girak eta Altsasuko Gaztetxean, Ondarroako Kafe Antzokian, Donostiako Doka Kafe Antzokian, Arrasateko Sala 3 aretoan eta Tolosako Bonberenea gaztetxean egongo dira.

Sagarroik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button