MUSIKA

“Batera Rock Eguna” egingo da Bermeon

Bizkaiko kostaldeko Bermeo herrian hiru lokalek programatzen dituzte kontzertuak urte osoan: Nuntxaku Gauak kolektibo autogestionatua, Beleza Malandra taberna, eta Bermeoko Kafe Antzokia. Bada, hirurek bat egin dute, Batera Rock Eguna ekimena ontzeko estreinakoz; hots, hiruren artean egun osoko programazioa egiteko, ekainaren 13an.

Hala, egitaraua 13:30ean hasiko da, Beleza Malandra tabernan, Los Amantes taldearen emanaldiarekin. Lokal horretan beste bi kontzertu egingo dira: Capitán Entresijos (20:00) eta El Desvän del Macho (22:00). Gero DJk izango dira: DJ Mambru eta DJ Browny.

Nuntxaku Gauak-ek ondoko ekitaldiak ondu ditu: 15:00etan, herri bazkaria; 17:00etan, Villapellejos, eta 18:00etan, Fabuloso Combo Espectro.

Amaitzeko, Kafe Antzokiak bi kontzertu hartuko ditu: 21:00etan, Trigger Travis, eta 00:30ean, Perlak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button