MUSIKA

Alpha Blondy, Amparanoia eta Kukai Dantza, Errenteriako Atlantikaldia jaialdian

Iragan astean aurkeztu zuten irailaren 21etik 24ra egingo den Errenteriakoa Atlantikaldia jaialdia. Jaialdiaren laugarren edizioa izango da, eta “Errenteria Itsas Topaleku” bilakatzeko asmoa dute antolatzaileek.

Jaialdiaren xedea “munduko txoko ezberdinetako musikak, hizkuntzak, gastronomia, jolasak eta bestelako jarduerak” zabaltzea da.

Hala, aurtengo kartel-buruak Alpha Blondy, Amparanoia eta Kukai Dantza izango dira. “Alpha Blondy eta Amparanoia taldeak izango ditugu kartel buru aurtengo edizioan. Hauekin batera, Kukai Dantzaren Adiskideak ikuskizuna ere gure artean izango dugu Lehendakari Agirreko eszenatoki handian”.

Amparo Sánchez musikariak Madrilgo Lavapiés auzoan eratu zuen Amparanoia fusio taldea, 1996an. 2008an, taldea desegin zen, sekulako arrakasta jaso eta gero. Amparok bakarkako ibilbidea hasi zuen, baina orain taldea bueltan da.

Alpha Blondy Seydou Koné (Boli kosta, 1953) reggae musikari afrikarraren ezizena da. Gaztetan, The Beatles, Led Zeppelin, Jimi Hendrix eta Otis Redding artisten diskoak entzuten zituen, baina Bob Marley deskubritu zuenean, reggae estiloan murgildu zen, eta harrezkeroztik, ibilbide oparoa egin du estilo horren baitan. Hogei disko inguru grabatu ditu, azkena 2015ean, Positive Energy.

Musikaz gainera, bestelako ekitaldiak izango dira: tailerrak, azokak eta kaleko ikuskizunak, besteak beste.

informazio gehiago: atlantikaldia.errenteria.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button