MUSIKA

Elkano Browning Cream-ek Donostian eta Bilbon joko du asteburuan

Franck Mantegari (bateria), Dave Wilkinson (gitarra, ahotsa) eta Mikel Azpiroz (Hammond) musikariek osatutako hirukoteak Tabakalerako Kutxa Kultur Klubean joko du ostiralean, 20:00etan, eta larunbatean, berriz, Guggenheimen, 12:30ean.

Elkano Browning Cream bandak lau disko atera ditu orain arte, azkena 2014an, UH EH (Mamusik). Taldearen biografiaren arabera, “diskoaren prozesu osoan  (konposizioa, grabazioa, nahasketa, edizioa) esku hartu du Mikel Azpirozek, hori baita bere filosofia, eta horrela Mamusik zigiluarekin ekoitzi eta argitaratu du albuma”.

Lan horretan askotariko doinuak biltzen dira, betiere, Hammond teklatuak bultzatuak. “(Musikariek) musika paleta zabala erakusten dute, musika argitsu eta erritmo indartsukoetan murgilduta, estiloekiko konplexurik gabe”.

Energiaz beteriko diskoa da, bidaiaria, bai eta taldearen heldutasuna erakusten duena ere. Errito gogor eta pisutsuen inguruan ardazten dira diskoan bildutako piezak: “Paisaia afrikar, sortaldeko edo europar gauekoak iradokitzen dituzten konposizio magnetikoek dira, betiere tradizioaren eta egungo joeren arteko orekaren barruan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button