BERTSOTAN

Oihane Pereak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa

Aiarako Bertso Eskolakoek bertaratu ziren hirurogei bat lagunei afaria goxoa eman ostean, hasi zen saioa giro onean. Afal ostean ere bertsozale andana hurbildu zen bertara eta azkenean 80 bat pertsonek txaloz bete zuten elkartea.
Ainhoa Comas eta Bingen Sainz gazteek ondo debutatu zuten Rikardo, Betto, Oihane eta Igoaren aldamenean. Orohar nahiko saio txukuna egin zuten sei bertsolariek, eta urduritasunez aparte, ongi erantzun zioten Lierni Altuna aurkezlearen gaiei.

Kanporaketetako hiru epaileek, Patxi Aizpurua, Mikel Fernandez de Arroiabe eta Hodei Lopez de Arkautek, honako sailkapena eman zuten: Oihane Perea (158 puntu), Xabier Igoa (142,5), Rikardo Gonzalez de Durana (139), Alberto Martinez Betto (134), Ainhoa Comas (132) eta Bingen Sainz (113,5).
Pereak lortu zuen finalerdietako lehen pasea, eta besteek beste lau kanporaketetako puntuazioei itxaron beharko diote pasatzen diren edo ez jakiteko.

Hurrengo bi kanporaketak datorren asteburuan jokatuko dira, ostiralean Oionen eta larunbatean Ilarduian.
Txapela martxan dago!


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button