Ikus-entzunezkoen eta musika-munduan adituei eta zaletuei zuzendutako musika-bideoetako azken joerei buruzko bi ikastaro izango dira laster. Patric C.Taladriz hip hop-eko hainbat bideoklipen arduraduna da, eta Cookin Soul, berriz, nazioartean izen handia duen rap-ekoizleen Valentziako hirukoa da.
Lehenak Bideo- eta zinema-grabaziorako teknikak eta produkzio
ostekoa ikastaroa eskainiko du urriaren 14an, 18:00etatik 20:00etara.
Patric C.Taladriz da gaztelaniaz hip hop eszenan egin diren
bideoklipen arduraduna; gainera, In-Edit zinemako jaialdi ezaguneko azken edizioan estreinatu zen Tote King artistari buruzko Tengo que volver a casa (Etxera itzuli behar dut) film dokumentala zuzendu du.
Patric C. Taladriz Cookin Soulekin elkartuko da ostiralean, urriaren 15ean, 17:00etatik 20:00etara Gasteizko Mendizabala Institutuko Areto Nagusian eskainiko den Musika-bideoak (bideoklipak) eta musika-produkzioa ikastaroan. Cookin Soul dj-ez eta rap-ekoizleez osatutako Valentziako hirukoa da; Big Size, Milton eta Zock dira bertako partaideak. Taldearen ekoizpenak oso ezagunak dira eta
Nazioarteko rap-izarrentzako gaiak ekoitzi dituzte.
Ikastaroetan parteko hartzeko interesa dutenek izena eman
ahal izango dute plaza kopurua bete arte.
Kreak bidalita