BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen BBK Sariketak 30 urte beteko ditu

Bertsolari gazteen plazaratzean laguntzea helburu du Bertsolari Gazteen BBK Sariketak, eta horretarako bertako bertsolariek taldean parte hartzen dute, bakoitza eskualde baten ordezkari. Guztira 8 taldek hartzen dute parte (eskualde bakoitzeko 6 bertsolarik kantatuko dute saio bakoitzean) eta 4 kanporaketa, 2 finalaurreko eta finala izaten ditu sariketak. Beraz, saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egingo du fase bakoitzean aurrera, eta horrela, talde bi helduko dira finalera.

Aurtengoa 30. urteurrena izango da, eta hori ospatzeko, finalarekin batera ospakizun jaia egingo da.
Parte hartzen duten eskualdeak honakoak dira: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri / Ezkerraldea /Meatzaldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe / Txorierri eta Uribe Kosta.

Lehen saioa gaur berton, hilak 7, izango da Markina-Xemeinen, eta Lea Artibai eta Arratia taldeak arituko dira norgehiagoka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button