IKUS-ENTZUN

Buster Keaton aktore handiaren inguruko zikloa

Donostiako Tabakaleran (maiatzak 2) eta Bilboko Arte Ederren Museoan (maiatzak 4 ) Euskal Herrian estreinaldia izango den The Great Buster (Peter Bogdanovich, 2018) filma pantailaratuko dute, Buster Keaton aktore handiari eskainitako zikloaren baitan. Jatorrizko bertsioa ingelesez izango da, gaztelaniazko azpitituluekin.

Dokumental honekin, Peter Bogdanovich zinemagile eta zinemazaleak omenaldi pertsonal eta zirraragarria egin dio Buster Keatoni, aurretik John Fordi edo Howard Hawksi egin zien bezala. Keatonen -inoiz barrerik egiten ez zuen gizonaren- talentu komikoa azaltzen eta esplizitatzen da hemen, sarritan minak markatutako bizitza batekin kontrastea eginez.
Slapstick-aren erregearen aztarnak bizirik dirau gaur egun. Orson Wellesek honela esan zion Bogdanovichi: “Keaton laudorio ororen gainetik dago”.

Zikloaren gaineko datu guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button