BERTSOTAN

Finalera heldu aurretik, “Bertso Erronda” ekimenaren azken hitzordua

Joan den hilean abiatu zen Bilbon, V. Bertso Erronda ekimena. Lehen saioa Adaxkan izan zen Enare Muniategi, Ander Ucelay, Eire Salegi eta Josu Ibarguren bertsolariekin.

Gaur, martxoak 16, eta La Villan, Janire Arrizabalaga, Kerman Diaz, Aritz Landeta eta Igor Galartza bertsolariak arituko dira norgehiagokan, ekimenaren azken saioan.
Errondaren finala martxoaren azken astean izango da, martxoaren 24an zehazki, 7 Katu gaztetxean, baina data horretara heldu baino lehen hainbat saio burutu dira.
Hala, otsailaren 22an, Errondabiden, Ander Anakabe, Paule Loizaga, Mikel Arrate eta Iruri Altzerreka aritu ziren. Geroago, martxoaren 1ean, Julene Iturbe, Asier Alcedo, Jon Elortza, eta Haizea Telleria aritu ziren Zirikan. Eta joan den astean, martxoaren 9an, Bira kulturgunean Maddi Askaiturrieta, Unai Mendiburu, Mikel Alartxaguena eta Hodei Munduate juntatu ziren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button