ESZENA

Prestakuntza eszenako kudeaketan eta ekoizpenean

Bilbaoeszenak, eszenako kudeaketan eta ekoizpenean espezializatutako modulu baterako izena emateko epea zabaldu du. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan burutuko da, urtarrilaren 16tik martxoaren 19ra.

Ikastaro honi begira, BilbaoEszenak, alderdi teknikoagoak eta kudeaketarekin erlazionatutakoak bildu nahi dituzten hiru hilabeteko hiru modulu proposatu ditu, antzerkian interesaturik dauden eta oinarrizko ezagutzak dituzten 18 urtetik gorakoentzat.

Kudeaketa eta ekoizpen moduluak, gero eta profesionalizatuagoa eta konplexuagoa den kultur inguruneko arte egitasmo bati arrakastaz ekiteko beharrezkoak diren zenbait tresna eskainiko ditu, arreta berezia eskainiz administrazio prozesuei, komunikazio lanari, erakunde laguntzaileei edo jaialdiekin izan beharreko harremanei.

Ikastaroan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman dezakete udalaren webgunearen bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button