MUSIKA

Mundu osoko musika-moldeak, Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Aste Nagusiaren programazioaren baitan, Bilboko Plaza Barriak musika-eskaintza alternatiboa hartuko du abuztuaren 17tik 24ra bitartean. Mundu osoko musika-moldeak (flamenkoa, swing-a, reggae-a, rock and roll-a, funk-a…) entzuteko zortzi kontzertu programatu dira, 23:30ean hasita.

Plaza Barriko oholtzara igotzen lehena Flor Del Fango taldea izango da, abuztuaren 17an. Parisko 80ko hamarkadako eszena alternatiboko hainbat taldetatik etorritako musikariz osatuta dago, Mano Negra, Manu Chao, Parabellum, Chihuahua, Mano Solo, Melissmell edo Indochine, besteak beste. Rock-a eta erritmo latinoak nahasten dituzte.
Abuztuaren 18an, Los que no escarmientan taldea arituko da oholtzan. Kanaria Handiko Las Palmasetik dator, eta Latinoamerikako abesti folklorikoak abestuko ditu. Astelehenean, abuztuaren 19an, swing-aren zaleek hitzordu garrantzitsua izango dute Bilbon, O´Sister! taldearen eskutik. Abuztuaren 20an, Tin´ Del Batey taldeak Kubako erritmoak ekarriko ditu Bilbora. 21ean, Linval Thompson & Strong Like Sampson Band taldea arituko da Bilbo Reggae Splash-en XXVIII. edizioaren barruan. Aste Nagusiko reggae-gaua izaten da. Abuztuaren 22an, arte jondoa inoiz baino biziago dagoela erakutsiko duen Flamenco Joven ikuskizuna oholtzaratuko da. Abuztuaren 23an, The Etta James Experience taldeak soul-aren eta rhythm & blues doinuak haizatuko ditu. Taldea soularen eta bluesaren arloan ospe handia duten hamabi musikarik osatzen dute, eta festa paregabea eskainiko dute.
Azken egunean, abuztuaren 24an, Xabi Aburruzagak bere azken ikuskizuna aurkeztuko du, orain arte argitaratutako lau diskoak errepasatuz.

Datu guztiak Bilboko Aste Nagusiko programazioan ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu