BERTSOTAN

Arabako Kuadrilla arteko bertso txapelketako bigarren asteburua

Bigarren asteburu honetan, Arabako Kuadrilla arteko bertso txapelketa Gasteizen hasi eta Lautadan amaituko da Gorbeialdetik pasa ostean, lau saio egiteko. Tokiak? Gasteiz, Agurain, Aramaio eta Narbaiza.

Hortaz, gaur, otsailak 3, ostirala, Gasteizko Gaztetxean, E ligako saioa: Katuko muinoak (Gasteiz)  VS Ibarrako periferiak (Aramaio). Afaria izango da eta 20:30ean hasiko da. Idatzizko modalitatean: Gasteizko gaztetxeko lagunak.
Bihar, otsailak 4, larunbata, Aguraingo Astorreka Elkartean, D ligako saioa: Beeeeeeertsolariak (Lautada) VS Bertsolarriak (Mendialdea). Bazkaria izango da eta 14:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Lautadako bertso eskola. Bihar ere, Aramaioko Plazako Elkartean, A liga saioa: Izena pentsau bida (Aramaio)  VS Gorbeialdea (Gorbeialdea). Bazkaria izango da eta 14:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Aramaioko abesbatza.
Azkenik, otsailak 5, igandea, Narbaizako Elkartean, B liga saioa: Egurrak eta ezpalak (Lautada) VS Gorbeialdea (Gorbeialdea). Bazkaria izango da eta 14:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Aguraingo bertso eskola.

2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa urtarrilaren 27an abiatu da eta martxoaren 25ean bukatuko da, Laudion.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button