MUSIKA

Gernikako “Lekuek” jaialdia igandean hasiko da

Gernikako Lekuek Festibalaren bigarren edizioa igandean, hilak 8, hasiko da, eta martxoaren 15era bitarte iraungo du.

Igandean, hain zuzen, ondoko ekitaldiak izango dira: Ainara Legardon musikariak Los creadores frente a su realidad. Preguntas frecuentes sobre el marco legal y la gestión de los derechos de Propiedad Intelectual izenburuko hitzaldia emango du, Astran, 16:30etik aurrera. Leku berean, baina 18:30ean, Asunek talde feministak Emarock-en Iragana, oraina eta geroa dokumenta aurkeztuko du. Azkenik, 20:30ean, Trinkete Antitxokon, Bide Ertzean taldeak joko du.

Horretaz gainera, bi erakusketa inauguratuko dira: Emakumeak eta Musika eta Ventrilocuo Joe.

Antolatzaileok adierazi dutenez, “Lekuek zaletasunetik abiatzen den festibala da. Musika maite dugulako antolatzen dugu Lekuek. Gure asmoa herri oso bat musikaren bueltan jartzea da. Musika entzun, dantzatu, ikasi eta bizitzeko aste beteko egitaraua antolatu dugu”.
Zaletasun horri jarraituz, jaialdi “txikia, askotarikoa, eklektikoa, horizontala, merkatuaren logiketatik kanpo dagoena” ondu dute.

Bada martxoaren 8tik 15era arte, musika Gernikako hamaika txokotara zabalduko da: Astra, Iparragirre Rock, Trinkete anti-txokoa, Lizeoa, eta hainbat taberna.

Leku horietan askotatiko artistak arituko dira: Albert Pla, Bide Ertzean, Paus portugaldarrak, Zea Mays, Bullet proof lovers, Hesian, Ray Fenazdez kubatarra, Londresetik Shur-i-kan, Tooth, Morau eta Beñardo, Sustrajah, Ainara LeGardon, Croissant Djs, Potato, The Riff Truckers, Mike Whellans eskoziarra, Aterkings, James Room…

Ordutegiak, datak, sarrerak eta bestelakoak: gernikakolekuek.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button