BERTSOTAN

Nafarroako eta Bizkaiko Bertsolari Txapeletako azken saioak

Agoizko Kultur Etxean izan da Nafarroako Bertsolari Txapeletako bigarren finalaurrekoa eta kantuan, sei bertsolari: Ekain Alegre Gil, Idoia Granizo Uribarrena, Julio Soto Ezkurdia, Julen Zelaieta Iriarte, Xabat Illarregi Marzol eta Urko Gartzia Aleman. Guztien artetik Julio Sotok lortu du puntu gehien (543,5) eta abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du.
Orain, finalaurreko bakarra gelditzen zaio txapelketari, eta horixe azaroaren 19an jokatuko da Lesakan. Hango pilotalekuan Joanes Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Eki Mateorena Zozaia, Mikel Lasarte Cia eta Beñat Astiz Isasi bilduko dira.

Beste aldetik, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, Berrizko Olakueta frontoian jokatu da lehen finalaurrekoa, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Eneko Abasolo Txabarri Abarkas, Gorka Pagonabarraga Agorria, Iruri Altzerreka Martinez, Koldo Gezuraga Seijido etaXabat Galletebeitia Abaroa bertsolariekin. Azken horrek, Xabat Galletebeitia Abaroak, bildu ditu puntu gehien eta finalera sailkatu da. Hurrengo finalaurrekoa Santurtzin jokatuko da, azaroaren 18an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button