MUSIKA

Mundakako “Bay of Biscay Festival”-erako lehen artistak

Rufus Wainwright, Caravan Palace, Fuel Fandango, Mon Laferte, Tarque, Ángel Stanich, The Mani-Las, Anita Parker, James Room, Dekot eta Zona Cero dira Bay of Biscay Festivalerako baietza eman duten lehen artistak.

Festibaleko antolatzaileek bestelako jakinarazpenak ere igorri dizkigute, tartean zenbait berrikuntza: “Berrikuntza desberdinen artean eta Euskotrenen zerbitzu bereziez gain, zuzeneko autobus zerbitzuak ere gehitu dira; Bilbotik, Irundik eta Gasteizetik jaialdira arte, jasangarritasun lanak indartzen jarraituz. Aurrerago informazio guztia argitaratuko da eta hauetarako sarrerak eskuragarri egongo dira. Aurten ere garraio publikoaren erabileraz gain, edalontzi berrerabilgarriak, birziklatutako materialak… bezalako neurriak errepikatu eta arlo desberdinetan bestelako neurri berriak ere gehituko dira. Biolentzia eta agresiorik gabeko jaialdia ziurtatuko da aurtengoan ere, ez bakarrik prebentzioa zabalduz, baita horrelako kasu bat gertatutakoan martxan jarriko den aktuazio protokolo batekin. Publikoari eskaintzen zaion erosotasunean eta hurbiltasunean jarraituko dugu lanean, masifikaziorik gabeko ebentu bat bezala, esperientzia desberdina eta bakarra bilakatuz”.

Datu guztiak: Bay of Biscay Festival.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button