MUSIKA

Leon Benaventek Gasteizen joko du bihar

Estatuko indie eszenako talde arrakastatsuenetarikoa da Leon Benavente. Urtarrilean Bilboko Kafe Antzokia goraino bete ondoren, bihar, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango da, 21:30etik aurrera.

Jimmy Jazz aretoaren arabera, “2012an, laukotea bat-batean indie musika-eszenan sartu zen supertalde formatuan, ezezagun baina beste talde batzuetan ezagunak ziren musikariekin, eta Nacho Vegasen babespean. Garai horretan apeta bat emateko elkartu ziren, baina denborak frogatu du musikari hauen patua Leonen eta Benavente artean galdutako punturen batean ez zegoela. Bere bigarren diskoa, 2, aurkezten dute eta jada ez dute aurkezpenik behar”.

Abraham Boba, Eduardo Baos, Luis Rodriguez eta César Verdú musikariek osatutako taldeak sekulako kritikak jaso ditu aipatutako 2 diskoaren ondorioz. Kritika espezializatu horren arabera, Leon Benaventeren musikan  New Order edo Surfin’ Bichos taldeen oihartzunak entzuten dira.

Kantuen hitzen harira, inguruari erreparatzen dio taldeak, jarrera kritikoz. Taldekideen hitzetan “kantuek inguruko errealitatea kolokan jarri behar dute”. Errealitate horretara gerturatzeko modua, gainera, asko zaintzen dute. “Gai guztiak jorratu dira ja, hori dela eta, errealitate horretara hurbiltzeko manerak interesatzen zaizkigu, helburu horretarako erabiltzen diren hitzak, hain justu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button